Berriak

[tm_pb_section admin_label=”section”][tm_pb_row admin_label=”row”][tm_pb_column type=”1_2″][tm_pb_text admin_label=”Text” text_orientation=”left” use_border_color=”off” border_color=”#ffffff” border_style=”solid”]

Berdintasun Zerbitzutik diagnostikoa egiteko prozesu parte hartzaile bat abian jarri zen, Emagin Elkarteak lagunduta. Prozesu horretan, Bortzirietan zaintzaren arloan dugun errealitatea ezagutzeko dokumentazioa aztertu da, zerbitzuen gaineko mapaketa bat egin da, eta zaintzarekin harreman estua duten herritar askorekin talde elkarrizketak egin dira. 

Orain, jasotako informazio horren guztiaren gaineko kontrastea egin nahi dugu: batetik, herritarrekin, haien beharrak, eta proposamenak jaso eta guztiok batera artikulazio komunitarioan pentsatzeko; bertzetik, teknikari eta ordezkari politikoekin, diagnostikoa osatu eta aurrera begirako konpromisoez aritzeko. 

Zaintza lanak demokratizatzeko, Bortzirietako zaintza lanen antolaketaren inguruko diagnostikoa egiteaz gain, eskuhartzeko etorkizuneko erronkak identifikatu nahi ditugu, eta horregatik, herritarrei hurrengo saio batean parte hartzera animatu nahi diegu. Eduki berdina izanen duten bi saio eskaintzen dira, egun eta ordu desberdinetan.

Dinamizazioa: Emagin Elkartea.

Herritarrekin hitzorduak:

  1. BERA: azaroaren 14a, ortzeguna, 18:00etan Beralandetan. Haurren zaintza zerbitzua eskatzeko, azaroaren 11a baino lehen

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuko 722 69 30 78ra deituz.

  1. ETXALAR: azaroaren 19a, asteartea, 16:00etan Kultur Etxean. Haurren zaintza zerbitzua eskatzeko, azaroaren 15a baino lehen Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuko 722 69 30 78ra deituz.

 

Hizkuntza: Euskara. Gaztelaniazko itzulpena eskainiko da.

[/tm_pb_text][/tm_pb_column][tm_pb_column type=”1_2″][tm_pb_image admin_label=”Zaintza saioak” src=”https://www.etxalar.eus/wp-content/uploads/2024/11/Zaintza-saioak-Bortziriak.jpg” alt=”Zaintza saioak” title_text=”Zaintza saioak” show_in_lightbox=”off” url_new_window=”off” use_overlay=”off” animation=”off” sticky=”off” align=”center” force_fullwidth=”off” always_center_on_mobile=”on” use_border_color=”off” border_color=”#ffffff” border_style=”solid” /][/tm_pb_column][/tm_pb_row][/tm_pb_section]