LANDAGAIN ESKOLA  
     
  

ESKOLA:
Gaur ezagutzen dugun Landagain eskola, txoko zoragarria batean aurkitzen da, Jauregieta auzoan. Nahiz eta herriaren erdian egon, erreka eta urki batzuen ondoan dago, inguru ederrarekin.
Igantzi, Arantza, Lesaka, Berako eskolekin eta Toki ona institutuarekin erlazio sakona du.

NOLAKOA DA:

- Haur eta Lehen Hezkuntzako"D" ereduko herri eskola da. Landa eremuko eskola inklusiboa. NIZE elkartearen kidea da.
- Jangela badago. Janari eskolan bertan prestatzen da.
- Garraio zerbitzurik ez dago. Familiei kilometrajea ordaintzen zaie.
- Jolasteko toki zabala, aretoa, psikomotrizitate gela, bikoizketa gela, laguntza unitatearen gela, informatika gela, zuzendaritza taldearen bulegoa, irakasle gela, 8 tutoretza gela eta guraso elkartearentzako gelak ditu.
- Irakasleria: 8 tutore, PT eta logopeda perfila duen irakaslea, gorputz heziketako irakaslea, ingelera irakaslea, orientatzailea (Igantzi eta Arantzako eskolekin partekatua),  musika irakaslea, behar bereziko ikaslearentzat zaintzailea, zuzendaria eta idazkaria.
- Orientazio zerbitzua eta logopeda.
-2016-2017 ikasturtean 83 ikas
le ditu.

 
 

BERTSOLARITZA ESKOLAN
2016-2017 ikasturtean ere LH5 eta LH6 mailako ikasleek, bertsolaritza ikasiko dute “Bertsolaritza eskolan” ekimenaren barnean. Irakaslea ikasturte guztian Estitxu Arozena izanen da.

 
   
  
     
     
  MULTIMEDIA