UDALEKUAK EUSKARAZ
Urtero bezala, Nafarroako udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuek euskarazko udalekuen eskaintza prestatu dute. Eskaintza honetan Nafarroa osoan udan euskara ikasteko dauden leku desberdinen bilduma egin da. Foiletoak oinarrizko informazioa eskaintzen du norberak hasierako aukeraketa egin dezan. Ikusi foiletoa.

 
 
 
 
 

PROIEKZIOA: KATALINA ERAUSO PASTORALA
Denagatik jakina da Etxalarren Pastorala bat izanen dela datorren irailean. Ikuskizun mota hau zertan datzan hobekiago ezagutzeko, Etxalarko Karmen pastorala antolatzen diharduen elkarteak Katalian Erauso pastoralaren proiekzioa eskainiko du bi saioetan banatuta Kultur Etxean. Lehena martxoaren 24an izanen da eta bigarrena berriz martxoaren 31, biak arratsaldeko 18:30etan. Proiektatuko den lana Etxalarko Karmen Pastoralaren zuzendaria den Pantxika Urrutiren lana da. Ikusi gehiago.

 

GURE ESKU DAGO: SINADURA BILKETA
Udaberrian Bortzirietan eginen den herri galdeketarako sinadura bilketa egiten ari da Eman Bortzekoa elkartea. Ekimena pasa den urtarrilaren 15ean aurkeztu zen Lesakan, eta Bortzirietako ordezkari desberdin egon ziren. Bertatik bortziritar guztiak animatu zuten ekimen honekin bat egin eta sinatzera joateko. Etxalarren sinadurak egiteko lekua Herriko Okindegia da. Ikusi kartela

 
 
 
 
 
 

VI. ELIKADURA ETA ELIKAPEN IKASTAROA ESKOLAN ETA FAMILIAN
Lesakako mediku zentroak eta GUZTIOK elkarteak, elikadura jardunaldi interesgarriak antolatu dituzte datozen hilabetetarako. Ikastaroak gehiengo kopuru bat izanen dute. Jangelekin zerikusia duten famili eta bertako langileek izanen dute lehentasuna. Hauek Bera eta Lesaka artean burtuko dira. Ikusi jardunaldiak / Ikusi izen mate orria

 

 

 
Udalerri euskaldunen mankomunitatea

 

 

 

XVI. mendetik hona, Etxalarko Andra Mari elizan erregistratutako jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak kontsultatzeko aukera dago kultur etxean.

 

Bibliografia eta kolaboratzaileak

© Copyright etxalar.eus. Eskubide guztiak erreserbatuak.